Azaroaren 25a

Azaroaren 25eko aldarriarekin bat egin dute Herri Eskolako DBH 1. mailako ikasleek

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 25a

'Harriaren mintzoa' antzezlanaren emanaldiko irudia. (Juan Luis Romatet)

Zumaiako Herri Eskolako DBH-1. mailako ikasleek sortutako antzezlana ari dira aurkezten Aita Mari zinema aretoan. Goizeko bi saioen ondoren, 17:00etan izango da hirugarrena. 

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko egunarekin bat egin du aurten ere Zumaiako Herri Eskolak. Iaz egin bezala, ikastetxeko DBH-1. mailako ikasleek antzezlan bat sortu eta taularatu dute, Aita Mari aretoan. Goizean bi emanaldi izan dituzte, 09:30ean lehena eta 11:30ean bigarrena, eta arratsaldean izango da hirugarren emanaldia, 17:00etan. 

Harriaren mintzoa du ikasleek sortu duten antzezlanak. Ikasturtean zehar landutako historiaurrearen inguruko ikasgaiak antzezlan batera eraman dituzte. Haren bidez, genero banaketaren kontakizun tradizionalaren aurrean, emakumea dagokion lekuan kokatu dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide