'Arrakala' diskoa aurkeztuko du bihar Ainhoa Urteagak Oxforden

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 26a

Diskoa aurkezteko kontzertua emango du gazte zumaiarrak Alondegiko Oxford aretoan. Gauerditik aurrera izango da entzungai plataforma desberdinetan.

Ainhoa Urteaga zumaiarrak bere lehen bakarkako diskoa atera du. Arrakala du izena, eta hura aurkezteko kontzertu berezia emango du bihar, ostegunean, 19:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. 

Berez, diskoa gauerditik aurrera izango da entzungai plataforma guztietan, baina emaitza Interneten zintzilikatu aurretik, hura osatzen duten abestiak jendaurrean jo eta erakusteko gogoa izan du. Aurreratu duenez, diskoan parte hartzen duten hainbat lagun izango dira gonbidatuak. 

Diskoa CDan salgai dago jada herriko hiru puntutan, Xirun, Otañon eta Aizpurua liburu-dendan. Biharko ekitaldian bertan ere erosi ahal izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide