Lurraldeko organoak ezagutzera emateko helburua duen Gipuzkoako Organoak kontzertu zikloak geldialdia egingo du etzi, igandean, San Pedro Parrokian. Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrera doan izango da.
Mikel Ansola organista izango da igandean Zumaian. Bere esanetan, Erromantizismo garaiko musika frantsesa eta Bach izango dira emanaldiko ardatzak. "Erromantizismo Frantsesaren eta Bachen artean elkarrizketa proposatuko dut".