Herriko zinemazaleek haien zaletasuna asetzeko aukera izango dute asteburu honetan Aita Mari aretoan. Bi film emango dituzte bertan, helduentzako eta haurrentzako bana.
Gaurtik astelehenera bitartean, La cena komedia espainiarra emango dute. Alberto San Juan eta Mario Casas aktore dituen filma 19:30ean emango dute. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean, hemen.
Bihar arratsaldean, berriz, 17:00etan, Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa animazioko filma emango dute. Saioa euskaraz izango da. Sarrerak hemen eskuratu daitezke.