Musikarien zaindaria omenduko du Zumai txarangak bihar. Taldea osatzen duten musikariak kalera aterako dira larunbatarekin batera.
Eguerdiko 12:00etan San Juan egoitzara igoko da taldea, bertako egoiliarrak musikarekin alaitzera. Jarraian, atseden labur baten ondoren, kalez kale arituko dira, pasakalle eta rantxeren bidez, eguerdia alaitzera. Arratsaldean bigarren saioa egingo dute, poteo orduan eta taberna giroan.