'Puntobobo' eleberria Emakumeon Etxean aurkeztuko du gaur Itxaso Martin idazleak

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 27a

Argazkia: Erein.

Emakumeen sufrimendua, buru osasuna nahiz familiarteko dinamikak ardatz hartuta ondu du Martinek liburua. Emakumeon Etxean aurkeztuko du gaur, 18:30ean. 

Itxaso Martin idazle eta antropologo donostiarra Zumaian izango da gaur, iaz plazaratutako Puntobobo eleberria aurkezten. Emakumeon Etxean izango da saioa, 18:30ean. Askotariko gaiak ardatz hartuta ondu du Martinek eleberria: emakumeen sufrimendua, buru osasuna eta familiarteko dinamikak, batik bat. Emakumeon Etxeak iragarri duenez, "estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio horren errealitate gordina". Ez da eleberri kostunbrista bat, protagonisten psikologian sakonduz idazleak ateratako argazki gardena baizik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide