Indabe eta Txopet taldeak Torreberri gaztetxean izango dira gaur

Maria Maya Manterola

Indabe taldearen irudi bat, larunbatean Sanagustin kulturgunean eskainitako kontzertuan (Katapulta Plataforma)

Aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera izango da, 21:00ak aldera. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Kontzertuak izango dira gaur Zumaian, Torreberri gaztetxean. 22:00etan hasita, Indabe Donostiako hirukotea eta Txopet bilbotarrak izango dira oholtza gainean. Gaztetxea lehenago zabalduko dute, dena den, eta 21:00etatik aurrera, bertan afaltzeko aukera ere izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide