Bere bakarkako lehen diskoa argitara eman du Ainhoa Urteaga musikari zumaiarrak. Arrakala lana jendaurrean aurkeztu zuen atzo, osteguna, Alondegiko Oxford aretoan, eta jendetza gerturatu zen zuzenekoa bertatik bertara ikusi eta entzutera. Diskoko zenbait kolaboratzaile ere lagun izan zituen han, Migel Gutierrez, esaterako.
Dagoeneko diskoa entzungai da plataforma digitaletan, eta fisikoki ere eskura daiteke, Xirun, Otañon eta Aizpurua liburu-dendan.