Alex Odriozola nagusitu da Ereagan, Euskal Herriko bodyboard zirkuituko proban

Intza Trula 2025eko azaroaren 29a

Alex Odriozola, Ereagako proba irabazi ostean, garaipena ospatzen. (EHSF)

Azken olatuan lortu du Odriozolak proba irabazteko beharrezkoa zuen zortzi puntuko olatua. Gazteen kategoriari dagokionez, Unax Pascual zumaiarrak bigarren egin du, Ethan Perezen atzetik.

Alex Odriozola izan da garaile Ereaga hondartzan (Algorta, Bizkaia) jokatu duten Euskal Herriko bodyboard zirkuituko proban. Azken olatuarekin lortu du zumaiarrak garaipena, bertan eskuratu baititu sailkapeneko lehen postua eskuratzeko beharrezkoak zituen azken zortzi puntuak.

Gazteen kategoria ere jokatu dute, eta Unax Pascual zumaiarrak bigarren postuan amaitu du bertan. Txapelduna izan da Ethan Perez, eta hirugarren egin du Ody Elorzak.

Gaurko garaipena ez da Odriozolak zirkuitu honetan eskuratu duen bakarra; izan ere, hilaren hasieran etxean, Itzurunen, nagusitu zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide