Nazioarteko Cartagenako Zinema Jaialdian saritu dute Elena Irureta

Mireia Galarza Bastida 2025eko azaroaren 30a

Elena Irureta, atzo saria jaso ostean. (Cartajenako Udala)

Atzo arratsaldean egindako ekitaldian jaso zuen zumaiarrak aitortza. Zehazki, FICC saria eman zioten aktoreari urte luzez egindako lana goraipatzeko. 

54. Nazioarteko Cartagenako Zinema Jaialdian saritu dute Elena Irureta aktore zumaiarra. Zehazki, FICC saria eman zioten atzo egindako ekitaldian Iruretari, bere ibilbide profesionala aitortzeko helburuarekin.

40 urtez zineman, telebistan eta antzerkian ibilitakoa da Irureta, eta sariaren bitartez, interpretazio genero, pertsonaia konplexu eta historia anitzak kontatzeko izan duen ahalmena azpimarratu nahi izan dute. Bere lan adierazgarrienen artean daude, besteak beste, Goenkale, Al salir de clase, El Comisario eta Patria. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide