Igaro berri den larunbatean boxeo jaialdia izan zen Orion, eta han izan ziren Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariak ere. Bi garaipen utzi ditu Orioko jaialdiak Zumaian: Jesus Magnevy izan zen nagusi 60 kilotan, hirugarren erasoaldian epaileak garaipena hari aitortuta aurkariari sudurrean emandako kolpearen ondoren. Xuban Aburuza, berriz, 65 kilotan aritu zen. Borrokaldi teknikoa izan zen harena, kalitate handiko eraso-ekintzekin.
Riverboxandroll kluba zoriondu, eta eskerrak eman zizkieten zumaiarrek, gonbidapenarengatik.