Literaturaren eta irakurketaren bueltan elkartzeko beta izango da Zumaian hil honetan

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 2a

Argazkia: Zumaiako Udala.

Lau saio antolatu ditu udalak abendurako literaturaren bueltan, irakurketa praktika erradikala, askatzailea eta herritarren pentsamendu kritikoaren iturri gisa aldarrikatuz. 

Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira izenaren aterpean, literaturaren bueltan ekitaldi sorta antolatu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak hil honetarako. Izan ere, udalaren esanetan, irakurketaren sustapena funtsezkoa da herritar aktiboa eta pentsalarien komunitatea sendotzeko. 

Hauxe da abenduan izango diren hitzorduen zerrenda:

  • Abenduak 9, asteartea — Irakurri matte: Beste zerbait, Danele Sarriugarte idazlearekin (18:00, Alondegiko Moila gela).
  • Abenduak 10, asteazkena — Irakurketa: Kuntzak eta kerak, Sara Uribe-Etxeberria Atxurra idazlearekin (19:00, Liburutegiko ganbaran).
  • Abenduak 16, asteartea — Liburuaren aurkezpena: Txillardegi hizkuntzalari, Markos Zapiain (18:30, Liburutegiko ganbaran).
  • Abenduak 18, osteguna — Ipuin kontaketa (+4 urte): Familia-albuma, Ana Apika (17:30, Haur liburutegian).

Dena den, udalak esan du irakurzaletasuna indartzeko lana urte osoan zehar egiten duela, liburutegian eskaintza zabal eta eguneratua eskainiz, esaterako. Bide batez, gogorarazi nahi izan dute liburutegia zabalik dela herritar guztientzat, eta galdetzera edo jakin mina asetzeko bertaratzera gonbidatu ditu herritarrak. Irakurri matte taldean parte hartzera ere gonbidatu ditu zumaiarrak; Uxue Alberdik gidatuta, hilero liburu baten bueltan elkartzen dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide