Parisen izan dira San Pedro abesbatzako kideak

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 2a

Argazkia: San Pedro abesbatza.

Gernika abesbatzarekin antolaturiko elkartrukean izan dira, Frantziako hiriburuko Euskal Etxean. 

Parisen izan dira igaro berri den asteburuan San Pedro abesbatzako kideak, Euskal Etxeko Gernika abesbatzarekin antolaturiko elkartrukean. Hain zuzen ere, 44 zumaiarrek bidaiatu dute Frantziako hiriburura. Larunbat goizean elkartu ziren Gernika abesbatzako kideekin, baita Mikel Zubimendi zumaiarrarekin ere. Elkarrekin bazkaldu ostean, Mission Catholique Espagnole elizan eman zuten kontzertua. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide