Martuteneko presoentzako produktuen bilketa egingo du Zumaiako Caritasek beste urte batez

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 3a

Martuteneko espetxea, artxiboko irudian.

Arropa eta beste zenbait produktu bilduko dituzte, Gabonak heldu aurretik presondegira bidaltzeko. Aurrez adierazitako egun eta ordutan bilduko dituzte, Zumaiako Caritasen lokalean.

Gabon garaian urtero legez, Martutenen espetxeratuta dauden presoentzako produktuen bilketa egingo du Zumaiako Caritasek. Honako gaiak jasoko dituzte: barruko arropa eta galtzerdiak, txandalen galtzak, kamisetak eta jertseak; bainuko txankletak (39-45 tailetakoak); kirol oinetakoak (39-45 tailetakoak); turroi biguna; metxeroak; zigiluak (A motakoak), gutun azalak eta boligrafoak; eta azazkalak mozteko gailuak.

Caritasek herrian duen lokalean bilduko dituzte produktu horiek, abenduaren 9an 19:00etan, eta abenduaren 5ean eta 12an 18:00etan. Egun eta ordu horietan bertaratzerik ez dutenek 943-00 99 64 telefono zenbakira deitu dezakete, produktuak emateko modua adosteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide