'Un cabo suelto' filma emango dute gaur Aita Marin, zine forum saioan

Maria Maya Manterola

Daniel Hendler uruguaiarraren azken filma botako dute gaurko zine forum saioan. Udazkeneko zine forum denboraldiko azken aurreko saioa da gaurkoa.

Ostarrena zine klubak Daniel Hendler zinemagile uruguaiarraren azken lana aukeratu du gaurko zine forum saiorako. Uruguaiko muga zeharkatzen ari den Santiago kaboa jarraitzen du filmak: eskualdeko janari-postuak ikuskatuko ditu, esnekiak eta hestebeteak probatu bizirauteko, eta, aldi berean, herritarren artean oharkabean pasatzen saiatuko da, bizitza berri baterako prestatzeko, tokiko pertsonaien laguntzaz.

Emanaldia 19:00etan izango da, Aita Mariko zine aretoan. Sarrerak leihatilan bertan salduko dituzte emanaldia hasi aurretik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide