Eros daitezke jada '52 hertz' eta 'Semaforoa' antzezlanetarako sarrerak

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 3a

'52 hertz' antzezlanaren irudi bat.

Abenduaren 12an taularatuko du Ados teatroak 52 hertz. Haurrentzako ere izango da zer gozatua Aita Marin: hilaren 14an, igandearkin, Semaforoa ikuskizuna izango da.

Haur eta helduentzako antzerki bana izango da datorren astean Zumaian. Abenduaren 12an, ostiralarekin, Ados teatroak 52 hertz lana taularatuko du Aita Marin, Garbi Losadaren eskutik. Aurrez bakardadearen inguruan jasotako lekukotzak ditu oinarri antzezlanak, eta Joseba Apaolaza nahiz Ainhoa Aierbe ditu protagonista, besteak beste. Emanaldia 20:00etan izango da.

Abenduaren 14an, berriz, Semaforoa antzezlana eskainiko du Logela multimediak areto berean. Haurrei zuzenduriko lana da, eta antzerkiz, musikaz, animazioz eta interakzioz dago osatuta. Semaforoei kasurik egiten ez dien Eneko protagonista izango dute ikusleek lagun ikuskizunean zehar. Eguerdian izango da emanaldia, 12:00etan.

Bi antzezlanetarako sarrerak Internet bidez eskura daitezke jada, sarrerakzumaia.eus atarian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide