Euskaraz abestera aterako dira bihar, Larrainako kideekin eta Korokoiekin batera

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 3a

Kantujira, Euskal Jai egunean, Alde Zaharrean barrena. (Guka)

Euskal Jai egunean egin bezala, bihar ere Kantujira egingo dute herriko kaleetan zehar. Euskararen Astearen barruan antolatu dute.

Euskararen Egunaren harira, euskaraz elkarrekin abestera aterako dira bihar, osteguna, Larrainako kideak eta Korokoiak. Beheko plazan jarri dute hitzordua 19:00etan. Handik, Goiko parera joango dira, Kofradiara gero, eta Martxoak 8 plazatik pasa ondoren, Ondartxon amaituko dute. Herritarrak ere gonbidatu dituzte Kantujiran parte hartzera. 

Kantuen liburuxka online kontsulta daiteke, helbide honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide