Zumaiako Beheko plaza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Gabon garaiko produktu sortak zozkatuko ditu aurtengoan ere. Jakinarazi dute irabazleen zerrenda abenduaren 12ko arratsaldetik aurrera jarriko dutela Hogarreko iragarki oholean, eta saridunek hilaren 15etik aurrera jaso ahal izango dituztela beren sortak, bulego horren ordutegian. Erosketa karroak eramateko gomendatu diete irabazleei.