Go!azen telebista saioaren bueltan antolatutako emanaldiek zirrara sortzen dute gaztetxeoenen artean. Azaro hasieran, telesailaren hamabigarren denboraldiko estreinaldia izan zen Aita Mari aretoan, eta espero bezala bete egin izan. Izan ere, minutu gutxitan ahitu ziren saiorako gonbidapenak.
Datorren urte hasieran, berriz, Go!azen-eko kontzertuak izango dira Zumaian. Otsailaren 8an izango dira, Zumaiena ikastolako aretoan, eta bi emanaldi izango dira: 17:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena.
Emanaldi horietarako sarrerak salgai dira jada. 10,60 euroan izango dira salgai, eta sarrerakzumaia.eus webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira.