Lurdes Iriondo gogoratuz ospatu dute Zumaian Euskararen Eguna

Maria Maya Manterola

Lurdes Iriondoren lana azpimarratzen duen ikus-entzunezkoaren emanaldia izan zen atzo Aita Marin. Bertan izan zen dokumentalaren egile Inge Mendioroz ere.

Lurdes Iriondo eta hark euskal kulturaren transmisioan egindako ekarpena gogoan izan dituzte Zumaian Euskararen Egunean. Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, kantariaren inguruko ikus-entzunezkoa Aita Marin bota zuten atzo, eta 70 lagunetik gora elkartu zen aretoan. Dokumentala ikusteaz gain, Inge Mendioroz zuzendariaren hitzak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide