'Los colores del tiempo' eta 'Barrakudaren altxorra' filmak ikusgai, Aita Marin

Maria Maya Manterola

Gaurtik astelehenera bitartean, egunero botako dute Los colores del tiempo, 19:30ean. Haurrei zuzenduriko Barrakudaren altxorra, berriz, igandean izango da ikusgai, 17:00etan.

Asteburu honetan ere helduei nahiz haurrei zuzenduriko zinema eskaintza izango da Zumaian, Aita Mariko zine aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean egunero botako dute Los colores del tiempo, 19:30ean. Oinordetzan aspalditik hutsik den etxe bat jasoko dute familia bereko 30 bat lagunek, eta etxe horretan aurkituko dituzten altxorretako baten bitartez, XIX. mendearen amaierara bidaiatuko dute. 

Haurrek, berriz, Barrakudaren altxorra filmaz gozatzeko beta izango dute igandean, 17:00etan. Chispas da protagonista, eta Barrakuda kapitainari Karibeko altxor preziatuena bilatzen lagunduko dio. 

Bi emanaldietarako sarrerak leihatilan bertan nahiz Internet bidez eskura daitezke, sarrerakzumaia.eus atarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide