San Nikolas jaiak ospatuko dituzte asteburuan Orion, eta Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu bihar eta igandean, abenduaren 5ean eta 7an, Zumaia eta Usurbil artean.
Usurbildik 23:30ean, 01:30ean eta 04:00etan aterako diren zerbitzuak honako ibilbide eta geldialdi hauek egingo dituzte: Orio (23:50, 01:50, 4:20), Zarautz (00:00, 02:00 eta 04:30), Getaria (00:05, 02:05 eta 04:35) eta Zumaia (00:15, 02:15 eta 04:45).
Zumaiatik, berriz, 22:30ean, 00:30ean eta 05:00etan irtengo dira.