Gabon garaian "ohikoa" izaten da petardoen eta bestelako artikulu piroteknikoen erabilera handitzea, eta horiek sortzen dituzten arriskuez nahiz eragozpenez ohartarazi du Zumaiako Udalak. Izan ere, erakundeak zehaztu duenez, segurtasunari lotutako eragozpenak ez ezik, pertsonen eta animalien ongizatean ere izaten dute eragina horiek.
Besteak beste, zarata handia, sute arriskua nahiz pertsonengan nahiz animaliengan estresa sortzen dituzte artikulu piroteknikoek, eta ondorioz, udalak halakoen erabilera ahalik eta gehien mugatzeko zein jaiak segurtasunez eta elkar zainduz ospatzeko deia egin du.
Era berean, halako produktuak saltzen dituzten herriko saltokiekin harremanetan jarriko dela ere esan du udalak, salmentarako adin mugari eta lege betearazpenen berri emateko.
Honako lotura honetan irakur daitezke pirotekniari-eta lotutako arauen gaineko azalpenak.