Patxita Etxezarretako autobus geltokiak bakarrik egongo dira martxan gutxienez asteartera arte

Onintza Lete Arrieta 2025eko abenduaren 5a

Patxita Etxezarreta kaleko autobus geltokia. (Guka)

Portu zuzendaritza zulo handi batzuk konpontzen hasi da Txomin Agirre kalean, Garoa kafetegiaren parean eta autobusek buelta ematen duen inguruan, eta lan horiengatik autobusak ez dira bertatik igaroko egun batzuetan. 

Zumaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gutxienez datorren asteartera arte, abenduak 9, autobusak ez dira herri barrura sartuko, eta soilik Patxita Etxezarreta kaleko autobus geltokiak egongo dira erabilgarri. Antza, Portu zuzendaritza zulo handi batzuk konpontzen hasi da gaur Txomin Agirre kalean, Garoa kafetegiaren parean eta autobusek buelta ematen duten inguruan, eta lan horiek eragozpenak sortzen hasi dira autobus luzeetan, bat edo beste ez aurrera ez atzera gelditu baita bidean, buelta ezin emanda.

Berez lanak bihar bertan amaitu nahi dituzte, baina ez badute bukatzen, asteartera arte ez dira itzuliko lanera, eta beraz, egoera egun batzuz luzatuko dela aurreikusi du Udaltzaingoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide