Telmo Deun arraun elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du datorren asteazkenean

Onintza Lete Arrieta

Telmo Deun arraun elkarteko bi talde nagusiak, aurtengo ekainean, herriaren aurrean egindako aurkezpenean. (Mireia Galarza Bastida)

Klubak zehaztu duenez, abenduaren 10ean, arratsaldez izango da batzarra, Aitzuri frontoiko bilera gelan.

Telmo Deun arraun elkarteak dena prest du ohiko batzar nagusia egiteko. Datorren astean izango da hitzordua, hilaren 10ean, asteazkenarekin, iluntzean. Zehaztu duenez, Aitzuri frontoiko bilera gelan izango da bilkura. 18:30ean da lehenengo deialdia, eta 19:00etan, bigarren deialdia. 

Klubak bazkideei dei egin die batzarrera bertara daitezen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide