Euskal Kostaldeko Geoparkeak laguntza deialdia zabaldu du ikerketa zientifikoa bultzatzeko. Bi urtean behin eskaintzen dute laguntza hori, Geoparkeko natura eta kultura ondareari eta ondare geologikoari buruzko ikerketa lana sustatzeko. Geologiaz gain, ekologia, naturgune babestuak, historiaurrea, kultura ondare ukiezina eta itsas ondarea dira lehenetsiko dituzten gaietako batzuk.
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere bi ikerketa proiektu aurkeztu ahal izango ditu, eta urtebetean edo bi urtean garatu beharko dira. Gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jaso ahal izango da.
Urtarrilaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira eskaerak, eta horretarako, inprimakia bete eta dokumentazioarekin batera bidali beharko dute flysch@gipuzkoa.eus helbidera.
Behin eskaerak jasota, Aholkularitza Batzorde Zientifikoaren ordezkari batek, zuzendaritza zientifikoak eta Geoparkearen gerentziak baloratuko dituzte aurkeztutako proiektuak, eta Geogarapen elkarteko Zuzendaritza Batzordeari helaraziko dizkio gero.
Bosgarren aldia
Geoparkeak deialdi irekia egiten duen bosgarren aldia da aurtengoa. 2020an Josu Narbarte historialariak eta Eneko Iriarte geologoak aurkeztu zuten Giza- eta ingurugiro- faktoreen elkarreraginak Euskal Kostako Geoparkeko paisaien historian izeneko ikerketa izan zen aukeratua. 2021ean, Luis Miguel Agirrezabala geologoaren Konkrezioak Deba eta Mutrikuko Flysch beltza taldean: tipologia, eraketa mekanismoak eta kontrolak proiektua hautatu zuen Geoparkeak; hurrengo urtean, Aitor Larrañaga eta Ioar de Guzmán biologoen Diversidad faunística en los ríos del Geoparque: efecto de aislamiento fluvial ikerketa diruz lagundu zen; eta 2024an, Coastal landforms of the Basque Coast UNESCO Global Geopark – From inventory.