Kulturari tartea zabalduko diote aste honetan Zumaiako Emakumeon Etxeko programazioan. Ostegunean, 18:30ean hasita, helduentzako ipuin kontaketa saioa izango dute Ardantzabideko eraikinean. Mireia Delgado Exposito izango da aipatu egunean Zumaian, Hariak, jostorratzak eta zauriak izeneko ipuin bildumarekin.
Ikuspegi feminista duen ahozko narrazio hau ekilibrista izan nahi duen elefante batekin hasi, eta zauriak ondo josteko errezeta batekin bukatzen da.