Ordizian jokatu zuten herenegun, igandean, Gipuzkoako kros txapelketa, eta bertan izan ziren Zumaiako Triatloi Taldeko korrikalari gazteak. Parte hartzearekin nahikoa ez, eta infantil mailako neskek taldekako garaipena lortu zuten. Lehen lau taldekideen postuak hartu zituzten kontuan emaitzak erabakitzeko orduan, eta Udanek, Julek, Judithek eta Anek egindako lan onak eman dio garaipena Zumaiako Triatloi Taldeari.
Gipuzkoako txapeldun izateaz gain, Euskadiko txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu dute neska horiek.
Zumaiako Triatloi Taldeak zorionak eman nahi dizkie garaipena lortu duten gaztetxoei, baita klubaren kamisetarekin parte hartu duten herriko beste haurrei ere.