Pasa den astean hasi zituzten Txomin Agirre kaian, Arranpla inguruko zorua konpontzeko lanak. Makina hondeatzaileek zuloak zabaldu dituzte gune horretan, eta lan horiek eragina izan dute Lurraldebuseko autobusen joan etorrian, obrak direla medio, ezin dutelako buelta eman beharrezkoa den segurtasunarekin. Hori dela eta, pasa den ostiralean moilako bi geralekuak ezeztatu egin zituzten, eta autobusek Patxita Etxezarreta kalean bakarrik eman dituzte geldialdiak.
Zumaiako Udaltzaingoak azaldu duenez, moilako lanak amaitu arte autobusak ez dira geratuko Txomin Agirre kaiko geralekuetan. Hasiera batean, egoerak hala jarraituko du aste honetan zehar.