'Zumaiatik independentzia' egitaraua prestatu du Ernaik larunbaterako

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 10a

Biderbost taldea, duela bi urteko santelmoetan. (Juan Luis Romatet)

Hitzaldia, kontzertuak eta bazkaria egingo dituzte datorren larunbatean, Torreberrin. Azken horretarako txartelak Inpernupen daude salgai, 15 euroan.

Egun osoko egitaraua prestatu du Zumaiako Ernaik datorren larunbaterako, hilaren 13rako. Zumaiatik independentzia izena jarri diote zapatutako ondutako programari, eta hitzaldia, kontzertuak eta bazkaria antolatu dituzte eguneko une desberdinetarako. Ekintza guztiak Torreberri Gaztetxe inguruan egingo dituzte.

Hitzaldi batekin hasiko dute egunerako prestatutako egitaraua. 11:00etan izango da, eta Zumaia frankismo garaian izango du izena. 14:30ean, berriz, gazte bazkaria egingo dute. Otordurako txartelak salgai daude Inpernupen, 15 euroan. Haren amaieran, kontzertuak egingo dituzte. 

Musikak protagonismoa izango du gau partean ere. 22:00etan hasita, Zeatikez eta Biderbost taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean. Sarrerek 5 euro balioko dute. DJ enabilek hartuko du lekukoa taldeen emanaldien ondoren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide