Zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzte ostiralean Aitzurin

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 10a

Unai Uranga eta Cosme Agirre. (Juan Luis Romatet)

Jubeniletako eta seniorren lehen mailako finalak jokatuko dituzte ostiralean, 19:30ean hasita, Aitzuri frontoian. Azken partida horretan, Cosme Agirre eta Unai Uranga Donostiaren aurka arituko dira. 

Zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finalak hartuko ditu etzi, ostiralean, Aitzuri frontoian. Seniorretako lehen mailako eta jubeniletako neurketak jokatuko dituzte Zumaiako frontoi luzean, 19:30etik aurrera. 

Seniorretan, Zumaia eta Donostia neurtuko dira. Zumaiarren aldetik, Cosme Agirre aurrelariak eta Unai Uranga atzelariak osatuko dute bikotea. Jubeniletan, berriz, Mutrikuko bi bikote arituko dira aurrez aurre txapelaren bila. Kategoria horretan, Zumaiako Marlon Watkins eta Mikel Silveti zumaiarrak finalerdietara heldu ziren, baina ezin izan zuten finalerako txartela lortu, Mutriku 2-ren aurka 29 eta 30 emaitzarekin galdu ondoren.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide