Salgai daude 'Ibaia' dantza ikuskizunerako sarrerak

Juan Luis Romatet

Gil Harush dantza entsegua zuzentzen. (Donostia Kultura)

Gil Harushek sortutako ikuskizuna abenduaren 19an ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan. Sarrerak salgai daude jada sarrerakzumaia.eus webgunean.

Dantzari tartea egingo diote udazkeneko eta negu hasierako arte eszenikoen programazioan. Abenduaren 19an, ostirala, 20:00etan hasita, Ibaia dantza ikuskizuna izango da Zumaiako Aita Mari aretoan. Lan hau Gil Harushek sortu du, eta berea da kontzeptua ere. Konpositorea Chemi Ben David da, eta dramaturgiaren ardura Frédérique Lombartena. Ikuskizun hau Zumaian sortu eta ekoiztu dela azpimarratu dute emanaldiko antolatzaileek. 

Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean, 6,35 euroan, gazte txartelarekin 4,45 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide