Ke! jardunaldien beste hitzordu bat izango da igandean, Oxforden

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 12a

Maurice Ravel.

Sapere Aude Sinfoniettak antolatutako emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da Alondegiko erakusketa aretoan. Rabl, Paredes etra Ravelen lanak joko dituzte oraingo honetan.

Sapere Aude Sinfonietta orkestrak antolatutako Ke! jardunaldiek beste geldialdi bat egingo dute Zumaian. Etzi, igandean, izango da emanaldia Alondegiko Oxford aretoan. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da. 

Oraingo honetan hiru konpositoreren lanak joko dituzte: Walter Rabl austriarraren Quartett. Op 1., Carlos Paredes portugaldarraren Danças portuguesas Nr. 1, eta Maurice Ravel lapurtarraren La valse. 

Sinfonietta oraingo honetan ondorengo musikariek osatuko dute: Maialen Rezabal (biolina), Karmele Castillo (txeloa), Kelly Anne Smestad (oboea), Xabi Calzada (flauta), Alazne Ruiz de Apocadaca (fagota), Patxi Tardio (tronpa), Carlos Casado eta Marixi Sesma (klarineteak), eta Iñaki Gezala (pianoa). 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide