'Kuntzak eta kerak' poema bilduma aurkeztu du Sara Uribe-Etxeberriak

Juan Luis Romatet

Sara Uribe-Etxeberria eta Malen LarraƱaga Alberdi, atzoko ekitaldian. (Miriam Romatet)

Donostia Kultura poesia lehiaketa irabazi du zumaiarrak bilduma horrekin. Irakurketa sustatzeko abian jarritako programaren barruan aurkeztu zuen atzo, udal liburutegiko ganbaran.

Kuntzak eta kerak izeneko poema bilduma aurkeztu zuen atzo Sara Uribe-Etxeberria Atxurra zumaiarrak, atzo iluntzean udal liburutegiko ganbaran egindako ekitaldian. Saioa Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira egitarauaren barruan eskaini zuen. Malen Larrañaga Alberdik elkarrizketatu zuen Uribe-Etxeberria ekitaldian zehar. 

Balea zuria argitaletxeak liburu formatuan atera duen poema bilduma horrekin VIII. Donostia Kultura poesia lehiaketa irabazi du aurten zumaiarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide