Asteburuan ere ez dira moilara sartuko Lurraldebuseko autobusak

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 12a

Arranpla pareko lanak egiten, pasa den asteartean. (Juan Luis Romatet)

Portuko zorua konpondu eta asfaltatzea amaitu badute ere, lerroak margotzea falta da. Lan horiek astelehenean egingo dituztela aurreikusten da. Bitartean, Patxita Etxezarretako geralekuetan egingo dituzte geldialdiak autobusek. 

Arranpla pareko zorua konpontzeko lanak pasa den astean abiatu zituen Portu Zuzendaritzak. Asfaltatze lanak amaitu dituzte dagoeneko, baina oraindik lerroak margotzeko lanak egin behar dituzte. Zuzendaritzaren arabera, dena ondo bidean datorren astelehenean egingo dituzte lan horiek. 

Hori dela eta, datozen egunotan ere Zumaia eta Donostia lotzen dituzten Lurraldebuseko autobusak ez dira moilan sartuko; ez dituzte bidaiariak Arranpla inguruan utziko, eta ez hartuko Garoa taberna pareko geralekuan. Lanak guztiz amaitu arte, Patxita Etxezarreta kaleko geralekuetan bakarrik egingo dituzte geldialdiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide