Bi tantorengatik egin dio ihes Gipuzkoako txapelketak Zumaiari

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 13a

Atzoko partidetako finalistak, sari banaketa ekitaldian. (Utzitakoa)

Zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten atzo iluntzean Aitzuri frontoian. Seniorretan, lehen mailan, Cosme Agirre eta Unai Urangak ezin izan zuten garaipena erdietsi. 

Gipuzkoako txapelketako finalak jokatu zituzten atzo Aitzuri frontoian, zesta puntako modalitatean. Jubenil eta senior mailako partidak jokatu zituzten. Azken kategoria horretan, lehen mailako norgehiagokan, Zumaia eta Donostia neurtu ziren. Partida berdindu batean, Zumaia ordezkatu zuten Cosme Agirrek eta Unai Urangak ezin izan zuten garaipena erdietsi donostiarren aurka; 28-30 emaitzarekin irabazi zuen partida eta, ondorioz, txapelketa, Donostiak.

Jubenil mailako finala ere jokatu zuten. Kasu honetan, Mutrikuko Danok Bat elkarteko bi bikote neurtu ziren, eta Danok Bat 1ek 30-9 emaitzarekin irabazi zion Danok Bat 2ri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide