Ubillosen eta Artadin filmatutako 'Atera' film laburra aurkeztu du Olatz Beobidek Oxforden

Juan Luis Romatet

Inazio Tolosa eta Olatz Beobide, atzoko aurkezpenena. (Miriam Romatet)

Olatz Beobidek Zumaian filmatu zuen film laburra ikusteko aukera izan zen atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. 

Atera izeneko film laburra ondu du Olatz Beobidek, eta atzo Zumaian aurkeztu zuen. Izan ere, film horretako irudi batzuk herrian filmatu zituen, Ubillosen eta Artadiko frontoian, esaterako. Oxford aretoan egindako ekitaldian izan ziren Beobide bera, baita filmeko aktore batzuk ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide