Ikastola bihurtuko zela iragarri zuen Zumaienak pasa den ikasturte amaieran, eta Ikastola Elkarteko kide bihurtuta, elkartearen Batzar Nagusia hartu zuen pasa den ostegunean ikastetxeko aretoan egindako bilkuran. 115 ikastolak osatzen dute Ikastolen Elkartea, eta haien ordezkariak bildu ziren herenegun Zumaienako aretoan. Ikasturte honetako kudeaketa plana eta aurrekontuak onartu zituzten batzarkideek. Guztira 8 miloi euroko aurrekontua izango du Ikastolen Elkarteak ekitaldi honetan, eta kontuak parean amaitzea aurreikusi dute.
Elkartasun Ikastolen batzarra ere egin zuten hitzordu berean. Elkartearen arabera, 1,1 milioi euro banatu dituzte Elkartasun Kutxaren laguntza eskatu duten ikastolen artean. Guztira, zazpi ikastolak jasoko dute laguntza hori.