Txokolate beroa eman die Beheko Plazak bere bazkideei, Santa Luzia eguna ospatzeko

Juan Luis Romatet

Txokolate beroa eta txurroak emanaz ospatu zuten atzo arratsaldean Santa Luzia eguna Hogarrean.

Santa Luzia eguna gaur bada ere, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak egun batean aurreratu du ospakizuna. Atzo arratsaldean bildu ziren Hogarrean elkarteko bazkideak, eta ohi bezala, txokolate beroak eta txurroak eman zizkien elkarteak herriko adinekoei. Mahaiaren bueltan elkartu eta kontakizunak eta pasadizoak partekatzeko aukera izan zuten haiek, txokolate beroa dastatzen zuten bitartean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide