Zumaiako odol emaileek omenaldia jaso dute

Juan Luis Romatet

Omendutako odol emaileak, atzoko ekitaldian. (Juan Luis Romatet)

Odol emate kopuru jakin batera heldutako emaileek opariak jaso zituzten atzo arratsaldean Hogarrean egindako ekitaldian. Datorren urteko egutegia ere iragarri du Zumaiako elkarteak.

Urtea amaitzearekin batera, aurten odol emateko kopuru jakin batera heldu diren herriko odol emaileak omendu nahi izan zituen atzo Zumaiako Odol Emaile Elkarteak, iluntzearekin Hogarreko bigarren solairuan egin zuten ekitaldian. Oroigarriekin batera, opari bana jaso zuten atzokoan adinekoen zentrora hurreratu ziren herritarrek. 

Honako lagun hauek omendu zituzten atzokoan: 25 odol emate egiteagatik, Felix Aizpurua, Maria Jesus Antia, Mercedes Aramendi, Ibon Azkue, Maria Pilar Azpeitia, Aitor Bengoetxea, Santiago Etxabe eta Maria Carmen Lopetegi; 40 odol emate egiteagatik, Miriam Romatet; 50 odol ematerekin, Jesus Maria Olaizola; 75 odol ematerekin, Jose Angel Aranzeta eta Javier Urrutia; eta 80 odol emate egiteagatik, Pilar Astigarraga.

Javier Urrutia, Pilar Astigarraga eta Jose Angel Aranzeta. (Juan Luis Romatet)

Hurrengo urteko egutegia

2026. urteko odol emateen egutegia ere prestatu du Odol Emaileen elkarteak. Urteko egun horietan egingo dituzte odol ateratzeak, ohi bezala, Hogarrean: urtarrilaren 14ean, martxoaren 11n, maiatzaren 13an, uztailaren 8an, irailaren 9an eta azaroaren 4an.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide