Azken hamarkadetan glaziarrek eta mendiek izan duten aldaketa eta bilakaeraren inguruan jardun dute gaur Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilariok eta Mendietxe Museoko buru eta sortzaile Alex Txikonek, goiz partean Zumaiako Aita Mari aretoan egin duten ekitaldian. Jarduera Geoparkeak eta Mendietxek elkarlanean antolatu dute, Mendien Nazioarteko Egunaren harira.
Irudiez lagundutako hitzaldi bana eman dute Hilariok zein Txikonek. Glaziarren inguruko azalpen zientifikoak eskaini ditu geologoak; mendizaleak, aldiz, munduko tontor garaienetan bizitako esperentziak partekatu ditu.
Aita Mariko jardueraren lehen zatia izan da. Izan ere, behin hitzaldiak amaitutakoan, autobusera igo, eta Azpeitirantz egin dute, Txikonek han zabaldu duen Mendietxe Museoa bisitatzeko.