'Siempre es invierno' eta 'El mago de ciudad esmeralda' filmak emango dituzte Aita Marin

Juan Luis Romatet

David Trueba zinemagilearen azken lana, 19:30ean emango dute Zumaiako zinema aretoan. Gaur arratsaldean haurrentzako zinema saioa ere izango da. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Siempre es invierno filma emango dute gaur eta bihar Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. David Trueba zinemagilearen azken lana da, eta David Verdaguer, Isabelle Renauld eta Amaia Salamanca ditu aktore lanetan. Saioak 19:30ean izango dira, eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Sinopsia: Miguel, paisaia arkitektoa, Belgikara joango da bere neska lagun Martarekin, kongresu batean parte hartzera. Han, harremana amaituko dute, eta, bikotekidearekin hautsi ondoren, Miguelek beste egun batzuetan bakarrik geratzea erabakiko du, bere etorkizuna berregiten saiatzeko. Minduta eta lekuz kanpo, Miguelek Olga ezagutuko du, arkitektura kongresuan boluntario lan egiten duen emakumea. Haren ondoan, bere bizi proiektu berria zertan datzan ulertuko du.

Gaur arratsaldean haurrentzako saioa ere izango da Aita Marin. 17:00etan, El mago de ciudad esmeralda filma emango dute Zumaiako zinema aretoan. Film horretarako sarrerak ere aurrez eros daitezke Internet bidez, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide