Negurako prestatutako emanaldien barruan, Musika eta Dantza Eskolak jarduera berezia egingo datorren astean. Astelehenean hasi eta ostegunera arte, arratsaldetan, ibilalbi musikatuak egingo dituzte Komentuan duen egoitzan.
Lau egunetan zehar egingo dituzte aipatu ibilaldiak, eta egun bakoitzean emanaldi desberdinak eskainiko dituzte Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Komentuko txoko ezberdinetan. Hala, astelehenean, 17:00etan hasita, metal instrumentuen, gitarren, musika tailerraren, musika mintzairaren eta dultzainen saioak izango dira. Asteartean, 17:15ean abiatuta, gitarren, Supertxikas taldearen, oboen, pianoen, trikitilarien, zeharkako flauten, euskal dantzen eta dantza garaikidaren txanda izango da. Asteazkenean, 17:45etik aurrera, gitarren, klarineteen, musika tailerraren eta perkusioaren emanaldi laburrak izango dira. Amaitzeko, ostegunean, 16:45ean hasita, saxofoien, musika tailerraren, erromeriaren eta antzerkiaren txanda izango da.