Ekintza desberdinak izango dira Gabon garaian, preso, iheslari eta deportatuen alde

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 14a

Iaz egindako manifestazioko irudia. (Juan Luis Romatet)

Preso, iheslari eta deportatuak gogoan izango dituzte urte amaiera honetan ere. Haien eskubideak aldarrikatuko dituzte beste behin ere, eta horretarako egitaraua prestatu dute Zumaian ere. 

Ezin da gehiago luzatu lemapean, ekintza sorta prestatu dute Gabon garaiarekin batera, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. Manifestazio desberdinak izango dira, baina baita, ohi bezala, mus txapelketa edo pala txapelketa azkarra. 

Abenduaren 19an, ostirala, 22:00etan hasita, mus txapelketa jokatuko dute Inpernupen. Izena ordu laurden lehenago eman ahal izango da, 21:45ean, Inpernupen bertan. 

Astebete geroago, hilaren 26an, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute Saregile plazan. Abenduaren 31n, berria, manifestazioan aterako dira Beheko plazatik. 

Urtarrilaren 3an, berria, II. Binakako pala txapelketa azkarra jokatuko dute Odietan. Euria egingo balu, txapelketa Herri Eskolako frontoian jokatuko litzateke. Apuntatzeko, WhatsAppeko mezu bat bidali beharko da 662 08 32 43 (Haizea) telefono zenbakira. 

Urtarrilaren 10ean, aldiz, manifestazioa Bilbon (Bizkaia) egingo dute. Joan-etorrirako autobusa egongo da Zumaiatik. Izena Inpernupen edo Kantauri tabernan eman ahal izango da. Baita lotura honen bidez ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide