Gabonetako apaingarriak prestatzeko tailerra egin zuten atzo arratsaldean Ludotekan. Hari, margo eta guraizeak eskutan zituztela, ondoren etxean jarriko zituzten apaingarriak egiten aritu ziren bertaratu ziren haurrak. Arrakastatsua suertatu da aurtengo tailerra ere, eta 70 bat lagun, haurrak eta haien gurasoak batuta, aritu ziren jo eta ke apaingarriak prestatzen.
Urte bukaerara bidean, bi irteera egingo ditu Ludotekak, biak ere Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira. Lehena Gaztegunearekin batera egingo dute, abenduaren 29an, eta bigarrena, egun bat geroago, LHko haurrei zuzendutakoa izango da. Bietarako izen ematea pasa den astean itxi zuten.