Ganberako musikaz gozatzeko aukera izan dute Oxforden

Juan Luis Romatet

Atzoko emanaldiko une bat. (Miriam Romatet)

Sapere Aude Sinfoniettako kideek kontzertua eskaini zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan, Ke! izeneko jardunaldien barruan. 

Ganberako musikaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Alondegiko Oxford aretora bertaratu zirenek. Barrualdeko gozotasunean, Walter Rabl, Carlos Paredes eta Maurice Ravel konpositoreen obrak entzun zituzten Sapere Aude Sinfoniettako kideen eskutik. Obra bakoitzaren ezaugarrien arabera, musikariak formazio desberdinetan banatu ziren. Denek ere kalitate handiko emanaldia eskaini zuten. 

Atzokoa bezalako musika saioa, orkestra honek herriko gune desberdinetan eskainitako Ke! jardunaldien barruan sartu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide