Aurreko urteetan bezala, Zumaiako ikastetxeetako LHko ikasleek Zumaia ezagutzen izeneko programan hartu dute parte. Horren barruan, argazki rallya egin dute. Argazki zaharrak hartu dituzte, irudietan jasotzen diren lekuak identifikatu, eta aldaketarik izan den ikusi. Lanketa horren emaitza da gaurtik Alondegiko sarreran ikusgai dagoen Zumaia lehen eta orain erakusketa.
Bilduma datorren urteko urtarrilaren 9ra arte bisitatu ahal izango da, Alondegiko irekiera ordutegian.