Bihartik aurrera autobusek geldialdiak egingo dituzte berriro ere moilako geralekuetan

Juan Luis Romatet

Beharginak margotze lanak egiten Arranpla parean, gaur goizean. (Juan Luis Romatet)

Margotze lanak ari dira egiten gaur Arranpla parean, behin zorua berritu eta asfaltatu ondoren. 

Zumaia eta Donostia lotzen dituzten Lurraldebuseko autobusek geldialdiak egingo dituzte berriro ere Txomin Agirre kaiko geralekuetan. Portu zuzendaritzak ingurune horretan duela hamar egun abiatutako lanak bukatuta, astearteko lehen ordutik bidaiariak hartu dituzte Garoa pareko geralekuan, eta utzi Arranpla ingurukoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide