Txistor pintxoak emango dizkie Beheko Plazak bere bazkideei, ostiralean

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 16a

Hogarrean egindako txistor janaren artxiboko irudia. (Juan Luis Romatet)

San Tomas eguna aurreratuko dute Hogarrean, eta Beheko Plaza elkarteko bazkideei txistor pintxo bana emango diete.

Sabela gozatzeko beste aukera bat izango dute Beheko Plaza elkarteko bazkideek astebeteko epean. Pasa den ostiralean, Santa Luzia egunaren aitzakian, txokolate beroa txurroekin atera zieten arratsalde partean Hogarrera gerturatu zirenei, eta datorren ostiralean, hiru egun barru, txistor pintxoak dastatzeko aukera izango dute.

Berez, igandean ospatzen da San Tomas eguna, baina Beheko Plazak ostiralera aurreratuko du ospakizuna. 18:00etan izango da jarduera, Hogarrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide