Eskuragarri dago udalaren herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia

Maria Maya Manterola

Egutegiko irudi bat. (Ander Hormazuri)

Gai baten bueltan, urtero plazaratzen du egutegia Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak; herriko emakume aitzindariak bildu dituzte aurten. Dagoeneko eskura daiteke udaletxeko harreran.

Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia argitaratu du aurten Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Hilabete bakoitzean emakume baten inguruko informazioa eskura daiteke QR kode baten bitartez. Marrazkiak Ander Hormazuri margolariak landu ditu; eta Emakumeon Etxearen, Imanol Azkueren nahiz Mikel Arroiaberen laguntza izan dute informazioa biltzeko. 

Herriko ikastetxeetan banatu dute jada egutegia, etxeetan horren inguruan hitz egitea bultzatzeko. Hemendik aurrera, udaletxeko harreran eskuratu ahal izango da, eta online ere bai, helbide honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide